"ETA arlo militarrean bakarrik aritzen da, kontrakoa ETA politiko-militarraren akatsean berriro erortzea bailitzateke", adierazi du. Ildo horretatik, ETA "bakarra eta independentea" dela ziurtatu du, eta ezker abertzaleko gainerako erakundeekin ez duela lotura eta menpekotasun harremanik.
Egin egunkariaren edo hura argitaratzen zuen Orain enpresaren inguruko erabakiak ETAk hartzen zituela ere ukatu egin du erakunde armatuaren buruzagi ohiak.
Alvarez Santacristinaren ondoren, Nagore Mujika, Jose Mari Dorronsoro eta Juan Luis Agirre presoek deklaratuko dute, guztiek Fiskaltzaren eskariz.
Izan ere, atzo hasi zen lekukoen deklarazio txanda. Enrique Molina fiskalak eskatuta Josu Arkauz Arana, Joseba Arregi Erostarbe eta Pakito Mujika presoek deklaratu zuten. Baita Juan Manuel Soares Ganboa ETAko kide ohi damutuak ere.
18/98 auziko epaiketa