UHOLDEAK

Kasedan 600 ardi desagertu dira uholdeetan

Foruzaingoak jakinarazi du 42 ardi topatu dituztela bizirik; uhartexka batera igota salbatu dira.

Bizirik aurkitutako ardiak, uhartexkan. FORUZAINGOA
2018ko apirilaren 9a
12:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Ibaiak hazi-hazita eduki dituzte asteburuan Nafarroan, eta Kasedan izan dira ondorio handienak. Foruzaingoak azaldu duenez, 600 bat ardi galdu dira. Aragoi ibaiaren inguruan zeuden. 42 abere aurkitu dituzte bizirik: ibai bazterreko uhartexka batera igo ziren.

Abeltzainaren salaketa jaso zain daude foruzainak. Uste dute kalteen delitu bat egon daitekeela tartean, eta Ebroko Ur Konfederazioa jakinaren gainean jarri dute.

Ibai bazterrak miatzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.