Gizartea

Kataluniako Gobernuak ziurtatu du Jessica Urizarrek osasun arreta egokia eduki zuela

Autopsiaren emaitzak ez dituzte oraindik ezagutarazi, baina orain arteko datuekin 11 urteko neskatoa artatze eskasagatik hil zela ezin dela ondorioztatu iritzi dio.

2007ko urriaren 19a
17:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Pasa den urriaren 12an Cabrera del Marren (Herrialde Katalanak) hildako Jessica Urizar neskatila bizkaitairrak behar bezalako mediku zerbitzua jaso zuela ziurtatu du Kataluniako Gobernuak, ohar baten bidez. Autopsiaren emaitzak ez dira oraindik ezagutzera eman, eta “orain arteko datuekin ezin da ondorioztatu haurra laguntza desegokia jaso zuelako hil zenik”. Osasun Sailak gaineratu du zuhur jokatu behar dela autopsiaren emaitzak jakin bitartean.

11 urteko haurra Arratzuko (Bizkaia) eskolako gelakideekin egun batzuk pasatzera joan zen Cabrera de Marrera. Bat-batean gaizki sentitu zen eta mediku pribatu batengana eraman zuten. Neskak berdin jarraitzen zuela ikusita Vilassar de Marreko lehen mailako osasun zentrora eraman zuten. Gomitoak eta eztula zituen, baina sukarrik ez. Gastroentirisa diagnostikatu eta tratamenduan ipini zuten. Hurrengo egunean neskatoak okerrera egin zuen; sukarra eta gomitoak zituen. Larrialde zerbitzuetakoei deitu zieten, baina ezin izan zuten ezer egin neskatilaren bizia salbatzeko.

Neskatilak eduki zuen mediku laguntzaren nondik norakoak jakiteko Kataluniako Gobernuko Osasun Sailak kasuaren inguruko txosten bat egiteko agindu dio Fiskaltzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.