Kataluniaren aurkako «erasoei» modu bateratuan erantzutera deitu du EH Bilduk
GASTEIZ. EH Bilduko legebiltzarkide Hasier Arraizek uste du Euskal Herriko eragile politikoek «erantzun bateratua» eman behar diotela Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako independentziari buruzko galdeketa eten izanari. Hori hala, Arraizek jakinarazi du koalizioak bilera sorta bat hasiko duela Kataluniaren aurkako «erasoei» kalean eta «herri gisa» nola erantzun adosteko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu