Kataluniarren %70,8k nahi dute galdeketa egitea

2014ko urriaren 3a
11:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Kataluniako Gobernuaren CEO Iritzien Azterketa Zentroak argitaratutako inkesta baten arabera, Kataluniako herritarren %70,8 daude azaroaren 9ko galdeketaren alde. Inkesta horren arabera, ERCk irabaziko lituzke Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak, orain egingo balira. Botoen %19,8 jasoko lituzke ERCk, eta 6,7 puntuko aldea izango luke CiUrekiko.

Artur Mas buru duen alderdiak botoen %13,1 jasoko lituzke; 2012ko hauteskundeetan izandakoak baino 7,5 puntu gutxiago, beraz. ERCren mesedetan izango litzateke galera hori, inkestaren arabera, bi urtean 10 puntu haziko liratekeelako ERCk jasotako boto portzentajea.

Honakoa izango litzateke boto asmoa:

- ERC:19,8%

- CiU:13,1%

- PSC:5,8%

- C’s:5,3%

- ICV:4%

- Podemos:3,9%

- CUP: 2,9%

- PPC: 2,1%

Irailaren 22tik 24ra bitartean egin zuten Kataluniako Parlamentuan Politika Orokorrari buruzko eztabaida, eta CEOk eztabaida horren ondoren egin du inkesta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.