Kepa Etxeberria aske, 20 urteko zigorra beteta
DONOSTIA. Etxerat elkarteak herenegun jakinarazi zuenez, aske gelditu da Kepa Etxeberria Sagarzazu euskal preso donostiarra, 20 urteko espetxe zigorra beteta. Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxean zegoen preso Etxeberria. 1999. urtean atxilotu zuten, ETAko kide izatea eta Juan Jose Baeza Martuteneko espetxe funtzionarioaren kontrako atentatuan parte hartzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu