Askatasunak emandako azalpenen arabera, joan den larunbatean, 16:45 aldera gertatu zen ezbeharra, Galizian, Lamako espetxetik hurbil. Pare hartan errepidea oso estua dela agertu du iturri horrek, eta bihurgune batean, kontrako noranzkoan zihoan auto batek Etxeberriaren lagunaren ibilgailua jo zuela, gidariaren ate inguruan. Talkak autoa dezente hondatu zuen arren, presoaren lagunak ez zuen minik hartu.
Joan den asteburuan beste preso bat bisitatzerajoan ziren bi lagunek ere istripuaizan zutelaazpimarratu du Askatasunak; ondorioz, hiru direla asteburu bakarrean egoera bertsuan ezbeharra izandako lagunak.
Hori guztia euskal preso politikoen aurkako sakabanaketa politikaren ondorio dela salatu du Askatasunak, eta urtea hasi zenetik 25 istripu izan dituztela presoen senide eta lagunek eta 65 pertsonari eragin diela zuzenean.
Presoak
Kepa Etxeberria presoaren lagun batek istripua izan zuen bisitatik itzuleran
Askatasunak jakinarazi duenez, Kepa Etxeberria preso errenteriarraren lagun batek errepide istripua izan zuen joan den larunbatean, adiskidea bisitatzetik Euskal Herrira zetorrela. Lamako espetxean (Galizia) daukate Etxeberria, Euskal Herritik 780 kilometro ingurura, eta kartzelatik kilometro eskasetara izan zuen ezbeharra bisitan joandako lagunak. Nolanahi ere, istripuak ez zion zauririk eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu