gizartea

Kidetza elkarteak zaintza partekatuaren legea ez atzeratzeko eskatu dio Legebiltzarrari

Euskadiko Aita eta Ama Dibortziatuen Federazioak bilkura bat egin du gaur Legebiltzarraren parean.

2013ko ekainaren 22a
12:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

2012ko ekainean onartu zuen Eusko Legebiltzarrak zaintza partekatuaren legea egiteko lege proposamena, herri ekimen legegile batek esktatuta. Zaintza partekatuari lehentasuna ematea eta banatze prozesuetan adingabeak babestea zuen helburu.

Orain urtebete onartu zuen arren, ordea, Eusko Legebiltzarra desegin ondoren tramitatze bidean geratu zen. Otsailean Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak bideratzeko konpromisoa hartu zuen, eta Kidetzak gehiago ez atzeratzeko eskatu du gaur.

Kidetzak esan du irailean Legebiltzarreko Justizia batzordean hasiko direla lege proposamena aztertzen. Euskadiko Aita eta Ama Dibortziatuen Federazioak gaur bilkura bat egin du Legebiltzarraren parean, eta batzorde horretan ahotsa izatea eskatu dute, euren jarrera defendatzeko.

Alderdiei eskaera

Legezko proposamena EAJk, Aralarrek, EAk, PPk eta UPDk babestu zuten, eta horiei zuzendu zaizkie "koherentziaz" jokatzeko eskatzeko. Aralarrek eta EAk babestu zutenez, EH Bilduri ere luzatu dio eskaera.

PSEk ez zuen babeste proposamena zaintza partekatua lehentasunezko aukera izatea arautu nahi zuelako. Kidetzak gogoratu die Nafarroan, Katalunian eta Espainiako zenbait erkidegoetan zaintza partekatuaren alde agertu direla sozialistak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA