Irudia. Angelu
Klima aldaketari aurre egiteko aldarria

Bizi elkarteak antolatuta, martxa jendetsua egin zuten atzo Angelun (Lapurdi), klima aldaketaren aurkako neurriak eskatzeko. Antolatzaileen aburuz, 1.200 pertsona inguru elkartu ziren. Frantziako agintariek gaiarekin duten jarrera kritikatu zuten, eta tokiko politiketako gabeziak ere hartu zituzten hizpide; esaterako, salatu zuten Angelun egiten ari diren eraberritze batzuetan ez dela ezarri bizikletentzako antolakuntza «izpirik», eta araudia urratu dela horrela. «Solas ederrek ez dute balio; bakarrik zuen ekintzek», adierazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu