KLIMA LARRIALDIA

Klima larrialdia dagoela aitortu du Espainiako Gobernuak

Egoerari aurre egiteko «urgentziazko» neurriak hartuko dituela jakinarazi du ezkerreko koalizio gobernuak, adierazpen instituzional baten bitartez. Klima aldaketaren legea bultzatu nahi dute, bertzeak bertze.

Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroa, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikokoa eta Carolina Darias Lurralde Politiketakoa, gaur, Madrilen. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
maddi ane txoperena iribarren
2020ko urtarrilaren 21a
21:06
Entzun

Klima larrialdia dagoela onartu du Espainiako Gobernuak gaur, ministroen kontseiluaren ondoren egindako adierazpenetan. Hain justu, Pedro Sanchez buru duen gobernuak adierazpen instituzional bat kaleratu du klima larrialdiko egoera aitortzeko, eta neurriak iragarri dituzte datozen 100 egunetarako. Klima aldaketaren legea eztabaidatu nahi dute Espainiako Kongresuan, bertzeak bertze.

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak jakinarazi du 30 bat neurri hartuko dituztela larrialdi klimatikoari aurre egiteko, eta horietatik bortz lehendabiziko 100 egunetan hartu nahiko lituzketela erran du. Deskarbonizazio plan bat prestatu nahiko lukete, adibidez, eta Riberak adierazi du klima aldaketari buruzko herri asanblea bat ere sortu nahi duela, emakumeen eta gazteen parte hartzea sustatuta. Eta hori guzia enplegua sortuta eta lurraldeen arteko arrakalak apalduz lortu nahiko lukete. Bertzelako gaiak ere bildu dituzte: adibidez, ekonomia zirkularra eta zaborren bilketa, energia berriztagarriak, garraio publikoa eta neurri fiskalak.

Europako hainbat herrialdek egin dituzte orain arte halako adierazpenak: Irlandak eta Frantziak, erraterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.