GIZARTEA

Kloro intoxikazio bat izan da Tolosako igerileku estalian

Usabal kiroldegiko igerileku estalian gertatu da. Gasa zabaldu da, eta atera egin behar izan dituzte han zeuden pertsona guztiak.

DYAk 6 anbulantzia, botikin bat eta logistikako beste ibilgailu bat eraman ditu. TOLOSALDEKO ATARIA
2017ko uztailaren 4a
10:30
Entzun 00:00:0000:00:00

100etik gora pertsona artatu behar izan dituzte Tolosako Usabal polikiroldegian kloro intoxikazio bat dela eta. Artatutako gehienak haurrak dira, eta, hasieran zabaldu diren berrien kontra, ez da zauritu larririk izan.

Anbulantzia eta suhiltzaileak tokian bertan dira; batzuk Tolosako ospitalera eraman dituzte, beste batzuk, Donostiara. Intoxikazioa nola sortu den ikertzen ari dira, eta tokira ez gerturatzeko eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.