«Klub batera eraman ninduten, eta handik ezin nintzen irten»

2011ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Jaurlaritzak, banatutako gidetan, biktima baten testigantza jaso du. Hona hemen haren lekukotasunaren hainbat pasarte. «Eskudiru dezente aurreratu zidaten irabaziko nuenaren truke, eta hegazkin txartela erosi zidaten hona etorri ahal izateko. Hain ondo antolatuta edukitzea zoragarria zela pentsatu nuen». Egoera latza islatzen dute biktimaren hitzek: «Inoiz ez nuen pentsatu nolako amesgaiztoa bizi behar nuen. Klub batera eraman ninduten, eta handik egun osoan ezin nintzen irten. Gauero gizon askorekin egon behar nuen, eta ez nuen arbuiatzerik, bestela jo eta iraindu egiten ninduten». Itxaropenari leiho bat irekitzen dio, hala ere: «Hori guztia amaitu da isilik jarraitu ez nuelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.