Gizartea

Koldo Asiron hil da, NUPeko Hizkuntza Plangintzarako arduraduna

NUPen egin izan du lan batez ere, eta Hizkuntza Plangintzarako arduraduna zen.

Koldo Asiron. BERRIA
2018ko ekainaren 15a
13:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruindarra zen izatez, Zizur Nagusian bizi zen arren. 59 urte zituen, eta gaixotasun baten ondorioz hil da. Joseba Asiron Iruñeko alkatearen anaia zen. Euskararen aldeko lan eskerga egin du, eta ezaguna zen horregatik.

1991n iritsi zen NUPera, eta han, euskararekin lotutako borrokan aritu izan da beti, lanpostu desberdinetatik izanda ere. Gaixotasunagatik lana uztera behartuta sentitu zenean, Hizkuntza Plangintzarako arduraduna zen.

12:45ean egingo diote agurra Iruñeko hilerrian, eta 20:00etan Zizurreko parrokian.

Kepa Sarasola UEUko zuzendariak oroitu du, esate baterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.