BERRIA Taldea

Komunitatea da guztion etxea

Etxetik ari da BERRIA. Etxetik, irakurle eta ikus-entzuleentzat egunero leiho bat zabaltzeko, eta lantaldeak intimitatearen izpi bat erakutsi nahi die irakurleei: leihoak eta ateak zabaldu BERRIAlagunen komunitateari.

2020ko apirilaren 7a
17:55
Entzun

Etxetik ari da BERRIA. Etxetik, irakurleei eta ikus-entzuleei egunero leiho bat zabaltzeko. Etxetik, gaur-gaurko informazioa helarazteko.

Lantaldean aldaketa handiak izan dira egunotan: erredakzioko kiderik gehienak etxetik ari dira lanean; kasu askotan, lana zaintzarekin uztartzeko ahaleginean. Aparteko ahalegina ari dira egiten egunotan. Itxialdia iritsi aurretik hasia zen taldea egoera aztertzen eta etxetik aritzeko azpiegitura prestatzen, bi helbururekin: langileen osasuna babestea eta BERRIAren eskaintza bermatzea.

Langileen pozekin eta ezinekin, BERRIAk eutsi egin dio informazioaren hariari, eta lantaldeak intimitatearen izpi bat erakutsi nahi die irakurleei: leihoak eta ateak zabaldu BERRIAlagunen komunitateari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.