Batasunako eledun Pernando Barrenak irakurri du gutuna, eta han honela dio: "Espainako Gobernuko Presidente jauna: Batasuna ez da planteatzen ari gatazkaren konponbiderako eszenatoki independentistarik. Batasunak arau demokratikoen inguruko akordioa burutzea planteatzen du, proiektu politiko guztiak, tartean gurea, sozialista eta independentziaren aldekoa, egingarriak izan daitezen ahalbideratuko duen eszenario berria, alegia".
Era berean, "abertzaleen arteko frontea osatzea" ere ez dutela eskatzen jakinarazi duten Batasunakoek. "Batasunak abertzale eta ez abertzaleen arteko akordioa nahi du, herri honetako sentsibilitate ezberdinen errespetua eta atxikimendua jaso behar dituena. Eta, ezinbestez, Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun herritar bakoitzaren eta guztien onespena behar duena. Horrela bada, gure konpromisoa argia da: erabakitze prozesu hau akordatua izan behar dudenboratan, mekanismoetan eta eskubideen bermeei dagokionean, herri honetako alderdi guztien eta, guztien artean ez bada, alderdien artean gehiengoaren partetik".
"Espainiako Tony Blair"
Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegik hatu du hitza, eta honela mintzatu zaio Zapaterori: "Zapatero jaunak nahi baldin badu Espainiako Tony Blair bezela jokatzea eta historiara Tony Blair bezela pasatzea euskal gatazka politiko eta armatuari behingoz soluziobide demokratiko bat ematen diolako, jakin beza, argi eta garbi, bide horretan, ezker abertzale osoak eta Batasunak, leialki eta konpromiso guzitarekin jokatuko duela".
Politika