Euska presoak

Konponbiderako “gazte esparrua saretu” dutela adierazi dute gose grebalariek

Bilan "ezin positboagoa" egin dute gaur Hiriburun (Lapurdi) hamabost egunez gose greban izan diren lau gazteek. Euskal presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen aldarrikatzeko ekin zioten gose grebari, eta gazte eragileen "sostengu andana" lortu dute.

Eneko Etxegarai Urain.
2017ko uztailaren 22a
07:34
Entzun

Bukatu da Hiriburun lau gaztek Konponbide gosez lelopean hasi zuten hamabost eguneko gose greba. "Konponbide osorako" gazteriaren ekarpena izan nahi zuen ekimenak, eta bere helburua bete duela adierazi dute, eragile andana baten sostengua jaso baitute. Euskal gatazkaren konponbide prozesua bururaino eramateko Gazte Adierazpena izenpetzera deitu zuten antolatzaileek.

Lortu sostenguen artean eragileen “aniztasuna” nabarmendu dute gazteek, eta honela adierazi du Ainhoa Sarasua gose grebalariak: “Ikustekoa da heldu den hilabeteetan sare horrek zer forma hartuko duen”. Sinatzaileetan dira, besteak beste, Baigorriko festa batzordea, Martxan alderdiko gazteak, Makeako festa batzordea, EHZ, Aitzina, Ernai, Baionako Zizpa gaztetxea…

Konponbiderako konpromisoa hartu dute izenpetzaileek; hots, presoen gaian “aurrera” egitea eskatzen diote Frantziako Gobernuari. Horretarako, sakabanaketa politika eteteko, larriki eri diren presoak askatzeko eta baldintzapeko askatasuna aplikatzeko eskatzen diote. “Konponbide prozesuak ezagutuko dituen ondoko pausoetan ere Euskal Herriko gazteriak bere betekizunei eutsiko" diela zioen manifestuak. Abenduaren 9rako bakegileek Parisen iragarri mobilizaziora joateko deia ere egin dute: “Gu gazteak Parisen izango gara; euskal presoak askatu!” erranez bukatu dira frantsesezko zein euskarazko hitzartzeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.