Nazio Eztabaidagunea

Konponketa Sustatzeko Batzordeak "prozesua bermatzeko" ardura izango duen Nazioarteko Ordezkaritza aurkeztu du Iruñean

"Prozesuaren zorroztasuna eta izate demokratikoa bermatzeko", nazioarteko taldea aurkeztu du Iruñean Nazio Eztabaidagunearen Konponketa Sustatzeko Batzordeak. Faroe uharteetako alderdi errepublikarreko kide Sjurur Skaale, Gutxiengo Etnikoentzako eta Nazioentzako Escarre Nazioarteko Zentroko kide Aureli Argemi eta Monica Sabata eta Nazio Batuen Erakundeko langile Verenna Graf ariko dira prozesuaren behatzaile gisa.

2005eko urtarrilaren 31
16:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Prozesua aztertu, ikuskatu eta behatzaileen esparruetan jakinaraztea izango da haien ardura. Fede-emaile gisa, berriz, Irlandako bake prozesuan bitartekari gisa aritutako Alec Reid apaiz katolikoa eta Idahoko Estatu idazkari ohi Pete Zenarruza jardungo dira. Beraien lana prozesua babestea eta berrestea, fede-ematea eta nazioarteari berri ofizialki ematea izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.