"Euskal Herriko prozesu politikoa bultzatzea, eta Udalbiltzaren eta euskal herritarren harremanak estutzea" dira aurrerantzean Udalbiltzaren lan ildoak, Miren Odriozola Udalbiltzako zuzendaritzako kideak azaldu duenez.
Udalbiltzak urrats sendoak eman dituen arren, nazio garapenean eta gatazkaren konponbidean egin ditzakeen ekarpenez jabeturik, bide horretan indarrak metatu nahi ditu. Horregatik, "bat egin, eta berrantolatzea, sendotzea eta indarberritzea" da helburua zuten batzak honekin, Loren Arkotxaren arabera. "Gure herria bizitzen ari den une garrantzitsu honetan, udal hautetsiok dugun arduraz jabeturik, Euskal Herriko udal hautetsien ekarpena bideratzea" da batzarraren helburua.
Udalbitza