Konstituzionalaren berrespenetik lau hilabetera
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina etzanarazi baino lau hilabete lehenago, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak oniritzia eman zion euskal preso askorentzat bizi guztiko kartzela zigorra ezartzen zuen doktrina , 31 euskal presoren helegiteetatik hiruri bakarrik babesa eman zienean. Martxoan, Konstituzionalak ebatzi zuen Parot doktrinak ez zuela presoen gizarteratzeko helburua urratzen, baina onartu zuen «zaildu» egiten duela. Erabaki horrekin, Konstituzionalak berretsi egin zuen Auzitegi Gorenak ezarri eta Auzitegi Nazionala aplikatzen ari zen doktrina. Dena den, Konstituzionalak bazekien Estrasburgok mahai gainean zeukala Ines del Rioren helegitea.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu