Kontratazio murrizketak salatu dituzte Gurutzetan

«Greba egun batean baino langile gutxiagorekin ari dira zerbitzu ugari», adierazi dute beharginek

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
ESK, ELA, LAB, UGT, SATSE eta CCOO sindikatuak atzo mobilizatu ziren Gurutzetako Ospitalean (Bizkaia), Osakidetzak langileen kontratazioan egin dituen murrizketak salatzeko. Jose Ignacio Martinez sindikatuen eledunak adierazi duenez, egoera larria da: «Murrizketa politika kezkagarri honek langileen lan baldintzak eta eskubide ugari urratzen ditu». Zerbitzu ugari «greba egun batean baino langile gutxiagorekin» ari direla azaldu du. Behargin askok lan egun batean «bi edo hiru txanda» egin behar izaten dituztela esan du, eta zuzendaritzak«lizentziak sistematikoki ukatzen dituela» salatu. Jaurlaritzak sei hilabetetik beherako baimenak ez ordezkatzea ere kritikatu du Martinezek. Atzokoa ez da elkarretaratze bakarra izango, asteazkenero egiteko mobilizazioak deitu baitituzte sindikatuek. «Ez diogu protesta egiteari utziko, kontratazio nahikoa eta kalitatezkoa ez dagoen arte».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.