Gaurtik astelehen bitartean egingo ditu kontseilaritza aldaketak Kataluniako Gobernuak, Miquel Iceta bozeramaileak esan duenez, hartara, gutxiengoan gobernatuko du udazkena bitartean. Dena den, hauteskunde ostean, ERCrekin berriz ere hirukoa osatzea ez du baztertzen PSC-k. “Estatutuaren inguruan ditugu ezadostasunak, baina ez beste politika arlo askotan. Ziur nago herritar askori ez zaiola gustatu gertatu dena”.
Hauteskundeak arte CiUren laguntzeko proposamena “logikoa” dela esan du, “alderdi guztiei interesatzen baitzaie”, baina ez da hori izango bidea.