Euskara

Kontseilua onura publikoko erakunde izendatu du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua onura publikoko erakunde izendatu du gaurko bilkuran. Hain zuzen ere, Kontseiluak euskara berreskuratzeko eta normalizatzeko "arlo pertsonal-sozialean, zein arlo ofizialean" egiten duen lana aintzatetsi du Jaurlaritzak izendapen horrek.

2003ko urriaren 21a
17:49
Entzun 00:00:00 00:00:00
1997an sortu zen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, eta ordutik la handia egin du Euskal Herri guztian euskararen alde. Andoainen (Gipuzkoa), egunotan Espainiako Auzitegi Nazionalaren jomuga izan den Martin Ugalde Kultur Parkean du egoitza Kontseiluak. Halaber, erakunde hori izan zen larunbatean operazioaren aurkako Donostiako manifestazioa antolatu zuena.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA