Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko auzipetuei babesa adierazteko eta epaiketa salatzeko larunbatean manifestazioa izango da Bilbon (17:00, Aita Donostia plaza), Egunkaria libre! lelopean, eta Kontseiluko zuzendaritzak hara joateko dei egin du.
“2003an, Kontseiluak egin zuen deialdiari jarraituz, milaka lagun bildu zen Donostian, bidegabekeria hau salatzeko. Ia zazpi urte igaro ondoren, bidegabekeriak bere horretan jarraitzen du eta berriz ere kalera ateratzeko beharra daukagu", esan du Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak, gaur, Donostian. "Orduan euskalgintzako kide hauek [auzipetuak], gure kideak, bortxaz eraman zituzten eta bidegabekeria hori salatu genuen manifestazioaren bitartez; orain ere, berriz Madrilen daude, epaitzen ari dira eta berriro erantzun bat emateko premian gaude; gutxienez, maila horretakoa”.
Kontseiluak Bilboko larunbateko manifestaziora joateko dei egin du
'Egunkaria'-ren aurkako "bidegabekeriak bere horretan jarraitzen du eta berriz ere kalera ateratzeko beharra daukagu", adierazi du Xabier Mendiguren idazkari nagusiak, Kontseiluko zuzendaritzaren izenean. Aralarrek eta AAMk ere manifestaziora joateko dei egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu