Hizkuntz Normalizazioa

Kontseiluak dio EAEko aurrekontuetan euskararentzako diru hazkundea ez dela nahikoa

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak EAEn onartutako aurrekontuak aztertu ostean azaldu du 2006ko aurrekontuetan euskarak hazkundea lortu duela baina ez dela nahikoa. Kontseiluak dio euskararen normalizazioa lortzeko hizkuntza-politika "nabarmen eraginkorragoa" ezinbestekoa dela.

2006ko urtarrilaren 5a
15:40
Entzun
Eraginkortsun hori lortu eta aurrera egiteko "baliabide ekonomiko gehiago behar ditu euskarak" Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan. Hala ere, Kontseiluak proposatutako zuzenketen alde egin dutenei eskerrak eman dizkie Mendigurenek eta ildo horretan lanean jarraitzeko gogoa azaldu du idazkari nagusiak.

Bestalde, Iñaki Lasa Ildo Politiko-Instituzionaleko arduradunak EAEko aurrekontuen iluntasuna kritikatu du: "Kontuen bidez ez informazio osoa argitaratzen, kasu askotan ezinezkoa da euskararen sustapenean zenbat gastatzen den jakitea". Osakidetza eta Ertzaintzaren adibideak azaldu ditu: "Badakigu langileak euskalduntzeko zerbait gastatzen dela baina ez dakigu zenbat".

Gainera, euskarak izandako hazkundeak Kontseiluak zehaztutako zenbait helbururekin bat egin duela nabarmendu du Lasak. Esaterako erakunde pribatuetan euskara planak garatzeko 1,2 milioi euro adostu dira eta Kontseiluak 3 milioi euro eskatu zituen arren. Hala ere, aurrepausoa izan dela azaldu du Lasak.

Kontseiluak baina, gogorarazi du "garrantzitsuak eta estrategikoak" diren beste hainbat helburu ez direla bete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.