Hainbat euskaltzalerekin eman du prentsaurrekoa Kontseiluak. Eta Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamenak euskararen inguruan egiten duen aipamena ez dela nahikoa azpimarratu dute.
Honela mintzatu da Kontseiluak idazkari Xabier Mendiguren: "euskara berezko hizkuntza da hemen, eta euskal herritar guztiek izan behar dute euskara ezagutzeko eskubide eta betebeharra. Horrek gure ordenamendu juridikoan jasota gelditu behar du euskararen normalizazio osoa lortu nahi badugu, zeren eta hori egin ezean ez baita posible izango aurrerapauso serioak ematea normalizazioaren bidean".
Jaurlaritzaren Estatutu berrirako proposamena