Kontseiluak eta Jaurlaritzako Hezkuntza sailak sinatutako akordioak bi jarduera izango ditu: "hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkerta Sailaren Helduen Hizkuntzako ikasleak prestatzea, euskal hizkuntzan eta kulturan beren trebakuntza sustatzeko" bat, eta "ikasle etorkinek euskara ikasteko dituzten materialak aztertu eta premia berriei erantzuteko berriak sortzea", bestea.
EAEko hezkuntza sisteman 10.600 ume eta gazte daude eskolatuak, Iztuetak prentsaurrekoan azaldu duenez. Horiek guztiek, gainerakoek bezala, 16 urte betetakoan euskaraz, gazteleraz eta ingelesez hitz egitea da asmoa.
10.600 horietako %69k Hego Ameriketan dute jatorria, %15ek Afrikan, %18,5ek Asian, eta %10 Europako Batasuneko herrietatik datoz.
Ume edo gazte atzerritarren erdiak (%53) Bizkaiko eskoletan daude matrikulatuta; Arabakoetan %18,5 eta Gipuzkoakoetan, berriz, % 28,5.
Euskara
Kontseiluak eta Jaurlaritzak akordioa sinatu dute "euskara ikasle etorkinei hurbiltzeko"
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak eta Kontseiluak akordia sinatu dute gaur, 10.600 etorkin ikasle "euskarara gerturatzeko". Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Angeles Iztuetak esan duenez, akordioaren helburua zera da: "ikasle etorkinak, haien familiak eta gainontzeko eragileak (etorkinen elkarteak) prestatzea, Euskal Herriko hizkuntz eta kultur ezaugarriak lehenengo unetik ezagutu ahal izateko". Azpimarratu dutenez, "uste osoa" dute "euskara eta gure kultura etorri berriek ere bere egingo dituztela etorkizunean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu