Donostiako Berdintasunerako Kontseilua

Kontseiluan gizonezkoak egotea baimenduko duen erregelamendua ontzat eman dute

Iragarrita zuten eran, PPko, PSEko eta EAJko Donostiako Udaleko zinegotziek babesa eman diote aldaketari; hainbat andrazko udalbatzarrera joan dira, kexua erakustera

Hainbat emakume hurbildu dira udalbatzarrera, bere desadostasuna adierazteko. ANE URRUTIKOETXEA / IRUTXULOKO HITZA
arantxa iraola
2015eko apirilaren 30a
11:17
Entzun 00:00:0000:00:00

1996tik martxan dago Donostian Berdintasunerako Emakumeen Kontseilua, eta beti egon da soil-soilik andrazkoz osatuta; hiriko gizarte mugimendu, sindikatu eta alderdi politikoetako ordezkarien topaleku bat da, erakunde bizi bat, berdintasunaren aldekoa. Horren funtzionamendua arautzeko erregelamendu berriaren harira, erakundea misto bihurtzearen aldeko jarrera erakutsia zuten PPk, EAJk eta PSEk, eta, gaur, hain justu, aldaketa horren aldeko boza eman dute Donostiako udaletxean egin den udalbatzarrean. EH Bildu bakarrik geratu da erakundean gizonik ez onartzen jarraitzearen aldeko jarreran. 

Kontseiluko hainbat andrazkok agerraldi bat egin zuten astelehenean aldaketa kritikatzeko. Gaur, emakume horietako asko udalbatzarrean izan dira bozketa egin den garaia: kexua erakusteko. Haserrea erakutsi du, esaterako, Eukene Pardok: "Ezin dugu onartu aldaketa. Benetako berdintasunerako asko falta da, eta bitartean erakundeak lehengoan jarraitzea eskatzen dugu: emakumeentzat bakarrik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.