'Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa?' mahaingurua BERRIA.INFOn zuzenean, bihar

19:00etan hasiko da, Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean.

2008ko urtarrilaren 22a
16:07
Entzun 00:00:0000:00:00
Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa? lelopean mahaigurua egongo da bihar Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Foroak antolatuta, eta BERRIA.INFOk zuzenean emango du.

Olatz Osa (Elkar argitaletxeko zuzendaria), Mikel Iturria (kultur teknikaria), Iñaki Gomez (Eusko Jaurlaritza. Kultura sortu eta zabaltzeko zuzendaria), Kike Amonarriz (ETBko aurkezlea) eta Eneko Olasagastik (ekoizlea, zuzendaria eta aktorea) hartuko dute parte mahaiguruan.

19:00etan hasiko da, Martin Ugalde Kultur Parkean. Ekitaldia irekia izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.