EUSKAL HERRIA

Kontzertu eta itun ekonomikoak ezbaian jarri ditu Madrilgo Ekonomia kontseilariak

Enrique Ossoriok esan du "agian" unea dela pentsatzeko ea "zentzua" ote duen Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak Espainiako "elkartasun" funtsari ekarpenik ez egiteak.

2013ko ekainaren 10a
11:22
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako itun ekonomikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko kontzertu ekonomikoa ezbaian jarri ditu gaur Enrique Ossoriok, Madrilgo Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.

Esan duenez, bi erkidegoak "aberatsak" dira, eta Espainiako beste erkidegoekiko "elkartasunarekin bat egiteko" unea izan daiteke.

Ossoriok esan du "agian" unea dela pentsatzeko ea "zentzua" ote duen Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak Espainiako "elkartasun" funtsari ekarpenik ez egiteak, aintzat hartuta Espainian erkidegoen finantzaketa eredua eztabaidatzen ari direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA