KORONABIRUSA

Koronabirus datuak gero eta hobeak dira Nafarroan

Azken astean 353 kasu positibo antzeman dituzte: joan den astean baino %52 gutxiago. Lau astez jarraian behera egin du intzidentzia metatuak.

Osasun langile bat koronabirusa antzemateko test bat egiten, Nafarroan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
inaut matauko rada
2022ko abuztuaren 17a
11:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken lau asteetan hobera egin dute koronabirusaren datuek Nafarroan. Joan den astean 353 kasu positibo atzeman zituzten PCR edo antigeno testekin, aurreko astean baino %52 gutxiago; duela hilabete, 7.000 kasu detektatu zituzten aste batean. Abuztuaren 7an 99 pertsona zeuden koronabirusarekin ospitaleratuta, eta joan den astearen amaieran, berriz, 68 ziren. Duela bi aste 30 pertsona sartu zituzten ospitaleetan, eta joan den astean, berriz, 22: zortzi gutxiago.

Hala ere, Osasunbideak adierazi du 65 urtetik gorakoen artean intzidentzia metatua handia dela oraindik ere, eta esan du datu hori eta ospitaleratzeak intzidentzia metatu orokorra baino motelago jaisten ari direla. Abuztuaren 14ra arte 1.429.077 txerto dosi jarri dituzte guztira Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.