Erriberako (Nafarroa) landen zabalean hasi zen atzo arratsaldean Korrika 16 euskararen aldeko lasterketa: Tuteran. Gaur ere Nafarroan dabil. Gauerdian Azagratik igaro da eta Ezkarozera bidean hainbat herri zeharkatuko ditu.
San Adrian, Azkoien, Faltzes, Pitillas, Erriberri, Lerga... Herri horiek denak bisitatu ditu dagoeneko Korrikak. Kilometro asko daude horien artean, baina ez da oztopo izan jendeak bat egiteko; horien artean, Iruñeko erretiratu talde bat izan dute bidelagun. Eskoletako haurrak ere korrikalariei txalotzen aritu dira. Oibarren alkateak hartu du lekukoa.
18:30ean hamar minutuko atzerapenarekin zihoazen.
Gasteizen bukatuko da Korrika 16, apirilaren 5ean (igandea da). Euskara ikasi duten etorkinak eta euskara galdu eta berriro ikasi dutenak omenduko ditu aurten AEK-k.
Euskara
Korrika 16 bigarren egunean ere Nafarroan dabil
Gauerdian Azagran izan da euskararen aldeko lasterketa, eta Ezkarozera iritsiko da. Bihar Gipuzkoara helduko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu