Korrika, Euskal Herria hartzeko prest

Bihar abiatuko da Korrika, Irunen, 16:00etan. BERRIAn zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

Korrika
Haur bat lekukoa eramaten, orain bi urte, Azpeitian. JON URBE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko martxoaren 13a
16:00
Entzun

Tipi-tapa, tipi-tapa, iritsi da Korrika. Iritsi da euskararen aldeko ekinbiderik entzutetsuena, bi urteko itxaronaldiaren ondoren: hain zuzen, bihar hasiko da 23. Korrika, Irunen (Gipuzkoa).

Lehen kilometroa egiteaz Bidasoko AEK euskaltegiko irakasleak arduratuko dira, eta, hortik aurrera, Harro Herri lelopean igaroko ditu 2.700 kilometro Euskal Herrian barna, harik eta martxoaren 24an Baionara heldu arte. Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko dute aurtengoan. Hamar gau eta 11 egun horietan, luze eta zabal jorratuko du BERRIAk, eta hasiera nahiz ibilbide guztia zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, besteak beste.

AEK-k biharko egitarau zabala ondu du egun guztirako, baina eguerditik aurrerako zatia izango da garrantzitsuena: 15:30ean, ekitaldi nagusia egingo dute, eta 16:00etan hasiko da 23. Korrika.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.