Ekonomia

KPI %0,2 jaitsi da abuztuan Hego Euskal Herrian

Hala ere, %4,8 igo dira prezioak iaztik, baina uztailean %5,2koa zen urte batetik besterako hazkundea. Petrolioaren merketzeak eragin du KPIaren jaitsiera.

2008ko irailaren 11
15:08
Entzun
KPI kontsumorako prezioen indizea %0,2 jaitsi da Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan.Prezioek behera egiten duten bigarren hilabetea da segidan, uztailean ere joera hori izan baitzuten. Oraingoan, petrolioaren merketzeak eta udako merkealdien segidak eragin dute jaitsiera.

Nolanahi ere, urte hasi zenetik %1,9 igo dira prezioak Hego Euskal Herrian, eta iazko abuztuarekin alderatuta %4,8. Dena den, uztailean %5,2koa zen urte batetik besterako prezioen igoera.

Probintziaka, Nafarroan jaitsi da gehien KPI, %0,7. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %0,1 egin du behera hiruretan.

Urte hasieratik metatutako inflazioari dagokionez, %2,2koa da Gipuzkoan, %1,9koa Araban, eta %1,7koa Nafarroan eta Bizkaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.