Ekonomia

KPI %4tik gora igo da Hego Euskal Herrian

Araban %4,6ra iritsi da inflazioa. Gipuzkoan izan du hazkunde txikiena: %4,1ean kokatu da.

2008ko urtarrilaren 15a
13:15
Entzun 00:00:00 00:00:00
INE Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, 2007ko inflazio metatua%4tik gorakoa da Hego Euskal Herriko lau probintzietan. Araban izan dute inflaziorik handiena: %4,6 igo zen KPI iazko urtean zehar. Bizkaiak eta Nafarroak tasa bera eman dute, %4,2koa. Gipuzkoan izan du inflazioak hazkunderik txikiena, %4,1ekoa, baina, arestian aipatu bezala, %4tik gora kokatu da probintzia horretan ere.

INEk emandako azalpenen arabera, petrolioaren eta elikagaien garestitzeak eragin du KPIa hainbeste igotzea.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA