Ekonomia

KPIa %3,7 igo da Hego Euskal Herrian

INE Espainiako Estatistika Institutuak kaleratutako KPI Kontsumo Prezioen Indizearen arabera 2005ean inflazioa %3,7 igo da Hego Euskal Herrian. Igoera Espainiako Gobernuaren aurrikuspenen gainetik egon da; %2ko igoera espero baitzuen.

2006ko urtarrilaren 13a
17:24
Entzun
Igoera arlota aztertuz gero, garraioetan izandako igoera aipagarria da. Igoera %6,2koa izan da, besteak beste erregaiek izandako igoera dela medio. Indize orokorrean eragin nabaria izan du tarlo honek, 2005eko KPIak izandako igoeraren %24ren erantzulea da.

Etxebizitzari dagokion atalean ere igoera nabaria izan da 2005ean, %6 hain zuzen. Bestetik elikagaien eta alkoholik gabeko edarien igoera %4,2koa izan da. Azken honek ere nabarmen eragin du indize orokorrean; urteko inflazioaren laurdena eragin du, beraz.

Bestalde, azpian dagoen inflazioak ere igoera izan zuen 2005ean. Honek ez ditu kontuan hartzen landu gabeko elikagaiak ez eta produktu energetikoak ere. Hori dela eta inflazioaren funtsezko joera islatzen du. 2004koarekin alderatuta gorako joera nabaria izan du abuztuaz geroztik. Horregatik 2006.urtean ere prezioek gora egiten jarraituko dutela espero daiteke.

=LAB eta ELA sindikatuen balorazioa=b

Horiek guztiak kontuan hartuta hitzamen kolektiborako LABen helburuetako bat soldaten erosteko ahalmena hobetzea izango da. Horregatik LABek salatu du CCOO eta UGT sindikatuek patronalarekin sinatutako akordioak erosteko ahalmena murrizten duela. Hain zuzen ere Gobernuaren aurreikuspenetan oinarrituta %2ko soldata igoera hartu dutelako oinarritzat; KPIak 2005ean jasan duen %3,7ko igoeratik oso urrun. Finean, %2ko soldata igoerarekin erosteko ahalmena oso murritza izango litzateke.

Era berean ELAk ere hainbat hausnarketa egin ditu 2005eko KPIaren igoeraren inguruan. Batetik igoera Europako Batasunean izandako baino handiago izan dela azladu du. Europako Batasunean KPIa %2,2 inguruan hazten ari omen da. Hori dela eta, ELAren ustetan prezioen igoera ez dago soilik nazioarteko gaiei lotuta; petrolioaren garestitzea kasu. Era berean, ELAren iritziz prezioen igoeraren eragile nagusia enpresa-etekinen igoera handia izan da. Horregatik, soldatak gehiago igo behar direla uste du ELAk ere, langileek erosteko ahalmena gal ez dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.