EH Bilduk Krea operazioaren aurkako salaketa aurkeztu du epaitegietan. Koalizioaren ustez, PPren udal gobernuak ez du interes publikoa defendatu. Hori dela eta, Vital Kutxarekin duen akordioa atzera botatzeko eskatu du.
Betoño komentua Vital Kutxaren esku gelditu zen 2007an, PPk eta PSE-EEk onartu zuten. EH Bilduren arabera, kontratu horrek jasotzen du 30 urteetan Vital Kutxak erabili behar zuela eraikina. "Ez zuen aurreikusten besteri uztea, are gutxiago etekin ekonomikoa ateraz. Vital Kutxak, ordea, enpresa pribatu baten esku utzi zuen eraikina. EH Bilduk salatu du orduko baldintzak aldatu dituztela "kontrol prozedurarik gabe, txosten teknikorik gabe eta balorazio ekonomikoa egin gabe".
Epaitegiaren atarian, Kike Fernandez de Pinedo Arabako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaiak adierazi du PPk, EAJk eta PSE-EEk politika egiteko eredua konpartizen dutela: "Krea operazioaz gain, asko dira praktika txarrak eta ustelkeriaren adibideak: De Miguel auzia, Bidelan, PPren egoitza, PSE-EEren egoitza...".