Beste behin ere mobilizazio jendetsua izan da Altsasun, herriko gazte auzipetuen egoera salatzeko. Antolatzaileen arabera, 5.000 pertsona baino gehiago elkartu dira gaur, auzipetuetako hiruk espetxean urte bete egin dutela salatzeko.
Manifestariek salatu egin dute Espainiako justiziaren jarrera. Auzitegi Nazionalak terrorismo delitua egozten die ustez zerbitzuz kanpo zeuden bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egiteagatik. Fiskaltzak 50 urteko kartzela zigorra eskatzen du sei auzipeturentzako, 62ko espetxealdia beste batentzako eta 12 urtekoa zortzigarrenarentzako. 2018ko apirilean izango da haien kontrako epaiketa.
Altsasukoak Aske herritar plataformak "muntaia" salatu du, eta nabarmendu du "epaiketa iruzurtia" ari dela prestatzen Auzitegi Nazionala. Adierazi dutenez, horren adierazle da auzitegiak defentsaren frogak baztertu izana.
Hala ere, jaso duten elkartasunari esker, "indartsu" daudela adierazi dute plataformako kideek, eta auzipetuei babesa adierazteko ekimenen berri eman dute. Batetik, literatura lehiaketa antolatu dute "gezurraren aurrean egia" gailendu dadin. Bestetik, mobilizazio gehiago izango direla aurreratu dute, eta horietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Hona gaurko manifestazioko zenbait irudi:
Milaka pertsona ozen esan dugu...#AltsasukoakASKE! pic.twitter.com/KPGxzRslb8
— Entzun Altsasu (@EntzunAltsasu) 26 de noviembre de 2017
¡Un año en la carcel! Urte bat gartzelan! Miles de personas exigiendo justicia y reclamando la libertad de Adur,Jokin y Oihan. #Altsasu. ¡NO ES TERRORISMO! #Alsasua#Justicia#AltsasukoakASKEpic.twitter.com/cxKMn7h8a2
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 26 de noviembre de 2017