Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adireazpen horiek Erraztik. Asteburuan Donostian egindako kale erasoak krisia areagotzen duen galdetu diotenean esan du erasoa "mugimendu desegoki eta justifikaezina" dela, baina, era berean, krisiaren etengabeko aipamena kaltegarria dela prozesuak aurrera egin dezan.
"Krisiaren argudioak ez dut uste laguntzen duenik. Areago, batzuek beren interesen alde erabiltzen dutela uste dut. Batetik, euskal herritarren artean desanimo sentsazioa eta hau konpontzerik ez dagoenaren ustea zabaltzeko. Bestetik, alderdi politikoen artean eratzen eta indartzen jarraitu behar dugun harreman eta konfiantza giroa eragozteko", adierazi du.
Politika