Galdialdi ekonomikoari aurre egiteko, soldatak KPItik goitik igotzea eta lanpostuak sortzeko lanaldia murriztea proposatu du ELA sindikatuak gaur. ELAko idazkari nagusiaren ondokoak, Adolfo Muñozek, gaur Bilbon adierazi duenez, geldialdi ekonomikoaren errudunak ez dira soldatak, "azken hamabost urteetako enpresaburuen neurrigabeko irabaziak eta lan merkatuaren deserregularizazioa baino". Adolfo Muñozek eta Mikel Novalek -ikerketa bulegoko arduraduna- egoera ekonomikoari buruzko txostena, batetik, eta Nafarroa 2012 Plana eta EAEko ekonomía suspertzeko erakundeen arteko akordiaren gaineko iritzia, bestetik, ezagutzera eman dituzte.
"Soldaten igoera eta lanaldiaren murrizketa eskatzeko aukera dago", esan dute, eta aberastasuna hobeto banatzearen alde agertu dira: "Ekonomiak funtzionatzeko modurik onenak aberastaunaren banaketarekin du zerikusia".
Nafarroako Barne Produktu Gordinaren hazkundea, termino errealetan (hau da, inflazioaren gainetik), %3ra iritsi da 2008ko lehenbiziko hiru hilabeteetan; 2007ko lehenengo hiruhilabetekoan %4,2koa izan zen. Euskal Autonomia Erkidegoan ere ondorio bera dakar txostenak, hots, hazkunde erritmoa %4,1etik %3era jaitsi dela hamabi hilabetean.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek ekonomia suspertzeko sinatu duten hitzarmenak lehenik aurreikusita zeuden karduketak bildu baino ez dituela egiten, funtsean, salatu du ELAk.
Ekonomia
Krisiari aurre egiteko, soldatak igotzea eta lanpostuak sortzeko lanaldia murriztea proposatu du ELAk
Sindikatuak bere txostenean dioenez, geldialdi ekonomikoaren errudunak ez dira soldatak, "azken 15 urteetako enpresaburuen neurrigabeko irabaziak eta lan merkatuaren deserregularizazioa baino".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu