KRONOLOGIA

2015eko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2009

2009-4-18. Jon Anza Baionako tren geltokian utzi zuen Maixo Caspassiok, neska-lagunak, Tolosarako trena hartzeko.

2009-4-23. Senideak kezkatzen hasi ziren. Minbizia zuen, eta erradioterapiarako ordua zuen biharamunean. Ez zen agertu.

2009-4-29. Tolosako suhiltzaileek dei anonimo bat jaso zuten, gizon bat eri zegoela zioena.

2009-4-30. Tolosako ospitaleko zuzendariak identifikatu gabeko eri bat zutela jakinarazi zuen polizia etxeetan. Handik hiru egunera berriz eman zuen abisua, baina ez zuen erantzunik jaso. Maiatzaren 11n hil zen.

2009-5-15. Baionako polizia etxean «desagertze kezkagarria» izan zela salatu zuen familiak. Lagunak eta senideak taldeka antolatzen eta bila hasi ziren. Tolosan ere ibili ziren bila, ustez joan behar zuen hirian.

2009-5-21. ETAk, Gara egunkarira igorritako agiri batean, jakinarazi zuen Anzarekin hitzordua zuela apirilaren 18an, baina ez zela agertu. ETAko kidea zela eta Poliziak hori bazekiela ere esan zuen. «Gerra zikinarekin» lotu zuen.

2009-6-01. Baionako auzitegiak ikerketa abiatzeko eskatu zuen.

2010

2010-3-11. Tolosako Purpaneko gorputegian Anzaren gorpua zegoela jakin zuten senideek.

2010-3-14. AAMk eta Non da Jon? kolektiboak gerra zikinarekin lotu zuten. Mobilizazio ugari egin zituzten desagertu zenetik, eta milaka lagun batu ziren protestetan.

2010-3-15. Bi autopsia egin zizkioten. Biak, familiaren konfiantzazko medikurik gabe.

2013

2013-7-13. Heriotza berezkoa izan zela ebatzi eta auzia itxi zuen epaileak, ikerketan «disfuntzioak» izan zirela aitortu arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.