Kuba Eusko Jaurlaritzak han duen ordezkaria ikertzen ari da

Poliziak Conrado Hernandez atxiki zuen duela bi aste. SPRIko zuzendaria da han.

2009ko martxoaren 7a
13:37
Entzun 00:00:0000:00:00
Conrado Hernandez Eusko Jaurlaritzak Kuban duen ordezkaria atxiki zuen horko Poliziak duela bi aste, Habanan, eta hura ikertzen ari dira. Jaurlaritzak gaur esan du gertaeraz jakinarazpen ofizialik ez duela jaso baina Hernandez ez dagoela atxilotua. "Hori bai, han mugitzeko erabateko askatasunik ez dauka".

Poliziak atxiki zuen, emaztearekin batera aireportuan, eta SPRIko (Industria Sustatzeko eta Eraldatzeko Baltzua) bulegoak miatu ditu. Emaztea aske utzi zuten.

60 urte ditu Hernandezek eta, hain zuzen, SPRIko zuzendaria da Kuban. 1998an zabaldu zuten ordezkaritza han.

Vocento taldeko egunkariek diote Carlos Lage-rekin "harreman estua" duela hark. Kubako Gobernuko presidenteorde izan da duela gutxi arte Lage; kargutik kendu berri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.