Kudeaketa ez dadila bakearen gainetik jar eskatu du ezker abertzaleak
PSEri eta PPri «dei berezia» egin die gainontzeko eragileekin aterabidea adosteko elkarlanari ekiteko
Udalak osatzeko atarian, luzerako ikuspegiz aritzeko eskatu die ezker abertzaleak alderdi politikoei. Esan du prest dagoela «gainontzeko eragile guztiekin batera gatazkari behin betiko aterabide iraunkor eta demokratikoa eman behar dion prozesuan elkarlanari ekiteko», eta hala aritzeko eskatu die besteei, instituzioak eratzeak sor ditzakeen «haserre alderdikoien gainetik» kokatzeko: «Kudeaketako gorabeherak ezin dira oztopo izan bakea eta normalizazio politikoaren alde egin beharreko biderako». PSEri eta PPri «dei berezia» egin die gatazka politikoaren aterabidea adosteko gainontzeko euskal eragileekin elkarlanean aritzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu