Kurduei elkartasuna adierazteko mobilizazioak antolatu dituzte Bilbon eta Iruñean

2014ko urriaren 30a
17:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Nazioartean herri kurduaren alde mobilizatzeko egindako deiarekin bat eginez, larunbaterako manifestazioa antolatu du Bilbon Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak. Martxa udaletxetik aterako da, eta Guggenheim museoan bukatu. Kurdistango herriaren kontrako sarraskia gelditu! Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna leloa eramango du.

Biharko beste deialdi bat egin dute. Askapenak elkarretaratzera deitu du Iruñean, Sarasate pasealekuan, 19:00etan (parlamentuaren aurrean). Estatu Islamikoaren jarduna salatu eta horren aurrean mendebaldeko gobernuek duten "pasibotasuna" gaitzetsiko dute. EH Bilduk bat egin du bi deialdiekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.