Ezezagun batzuek Caja Ruralen kutxa automatiko bat erre dute gaur goizean Erroibarren (Nafarroa), Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. 06:50ean izan da erasoa. Egileek su hartzeko likidoa bota dute eta ondoren su eman diote.
Guardia Zibila ari da gertaera ikertzen, eta kutxa automatikoa suntsitu egin dutela dio, ezin dela erabili.
Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzak salatu egin du kale erasoa, eta elkartasuna adierazi die Caja Rurali eta hango langileei.
Kale erasoa
Kutxa automatiko bat erre dute Erroibarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu