Hainbat ezezagunek kutxazain automatiko bat erre dute bart Iruñean, Txantrea auzoan, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Goizeko hiru eta erdietan izan da erasoa, BBVAren kutxazain baten aurka, Villafranca eta San Cristobal kaleen arteko egoitzan. Kutxazaina ez erabiltzeko moduan utzi du gertaerak.
Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak gaitzetsi egin du erasoa, "ez delako demokratikoa". Haren ustez, "erakundeak, eta eragile ekonomiko, politiko eta sozialak beldurtu" nahi dituzte halakoekin.
Kale erasoak
Kutxazain bat erre dute bart Iruñean
BBVAren kontra egin dute Txantrea auzoan. Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren arabera, "erakundeak, eta eragile ekonomiko, politiko eta sozialak beldurtu" nahi dituzte halako erasoekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu