LAB: «Baliteke Mendekotasun Legea bertan behera geratzea erreformekin»

2012ko uztailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LAB sindikatuak uste du Mendekotasun Legea arriskuan dagoela Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketekin: «Baliteke legea bertan behera geratzea Espainiaren erreformekin». Murrizketa horiei buruzko balorazioa egin zuen atzo, Donostian. Sindikatuak adierazi du eskubideak murriztu besterik ez duela egiten Espainiako legediak eta, ondorioz, alde batera utzi behar dela, eta «Euskal Babes Sistema Publikoa eratzeko ordua» dela: «Estatuko legeak agerian utzi ditu bere ahultasunak, Euskal Herrian aplikatu denean. Mendeko pertsonei eta horien senideei dagozkien eskubideak nahastu, zerbitzuak merkaturatu eta eredu oso baten gabezia agerian jarri du». Gabezia horien inguruan, euskal erakundeei deia egin die Madrildik datozen arauak ez betetzeko eta eredu propio bat diseinatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.