Emakumeen kontrako indarkeria

Labanaz eraso eginda emakume bat hil dute Tolosan

Bi gizonezko atxilotu dituzte, bat andrearen bikotekidea.

2010eko urtarrilaren 18a
09:36
Entzun
Tolosan (Guipuzkoa) labanaz oso larri zauritu zuten emakume bat hil zen atzo iluntzean Donostia Ospitalean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 44 eta 49 urteko bi gizon atxilotu dituzte, erasoarekin zerikusirik duten ikertzeko. Bi gizon horietako bat hildako emakumearen bikotekidea zen.

Hain justu, bikotekideak deitu zion atzo arratsaldeko lauak aldera Ertzaintzari emakumea larri zaurituta zegoela esateko. Bikotea bizi zen lekura joan zirenean emakumeak lepoan labanarekin egindako ebaki handia zuela ikusi zuten eta oso larri zegoela. Osasun larrialdi zerbitzuetako kideek Donostia Ospitalera eraman zuten, eta han hil zen ordu batzuren buruan.

Hildakoaren bikotekideak ertzainei agertu zien beste gizon bat zela erasotzailea, eta hari buruzko xeheatasunak eman ondoren, Tolosako taberna baten atxilotu zuten handik lasterrera. Agi denez, gizon horrek bikotearen bizilekuan pasatzen zituen gauak, Tolosako herriko geltokitik hurbil dagoen txabola batean.

Nolanahi ere, bikotekidea ere atxilotu egin dute, gertatukoari buruz eman zituen azalpenak kontraesankorrak zirelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.