gizartea

Labankadaz gazte bat hil dute Barakaldon

Beste gazte bat zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera

2010eko maiatzaren 15a
17:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Gazte batzuen arteko liskarrean gazte bat hil dute labankadaz Barakaldon, eta beste bat Gurutzetako ospitalera eraman dute zaurituta, hari ere labankada bat eman diote-eta sabelean, baina ez da larria.

05:40ean izan da gertaera, dirudienez, inguruan den dantzaleku batean sortu da, eta berria jakin bezain laster anbulantziak joan dira Elkano kalera, baina ordutako gaztea hilik zegoen. Ertzaintzak itxi egin du ingurua, eta goizera arte aztertzen aritu da gertatutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.