"Albiste txarra" dela esan du Iñigo Iruinek. LABeko 22 kideei azken hilabeteetan egin dizkieten entzuketekin irekitako diligentziak 35/03 sumarioari batu dizkiotela ere azaldu du. Sumario hori 'Batasuna auzikoa' da.
Prentsaurreko jendetsua eman dute. Izan ere, LABi babesa emateko hainbat lagun joan da bertara. Atxikimendua eman dutenek testu bat irakurri dute, LABen kontra daramaten ekinbidea salatzeko, eta eragile politikoei urratsak emateko eskatzeko. Urrats horiek elkarrizketaren bidez eman behar direla azaldu diete eragileei, "bakea eta demokrazia lortzeko bidean, eta sufrimenduak atzean utzita".
Sindikatuak ziren nagusi atxikimendua eman dutenen artean. Nazioartekoak ziren hamarnaka, eta bertakoak hauek: ENHE, ELB, HIRU, ESK eta EILAS. Horiez gai, EAJ-EA koalizioko kideak, EA alderdia, Batasuna, AB, Aralar, Nafarroa Bai, Zutik, EAE-ANV, Elkarri, Herria 2.000 eliza, eta EHEk ere babesa azaldu diete. Norbanakoen artean, besteak beste hauek daude babes emaileen artean: Mariano Ferrer, Antton Lafont, Koldo Tellitu, Iñaki Uria, Jose Leon Otaño, Xabier Oleaga eta Iñaki Lasa.
Politika
LABeko kideen inguruko txostena eskatu dio Grande-Marlaska epaileak Del Moral fiskalari
LABeko zenbait kide "auzipetzeko aukera egon daitekeela" abisu eman du gaur Iñigo Iruin abokatuak. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak LABeko kideen txostena eskatu dio Juan del Moral fiskalari. Prozedimentuak gisa horretan hasten direnean, "normalean" auzipetzeak etortzen direla azpimarratu du Iruinek. Horregatik, hainbat sindikatu eta eragilek babesa azaldu diote LABi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu