GIZARTEA

Laffageren aldeko antzezlana uztailaren 3an egingo dute, baina ez Estafetan

Bilkura egin dute Iruñeko alkateak, antzezlanaren egileek eta Laffage zenaren amak. Gaur jakinaraziko dute behin betiko erabakia, baina Estafeta inguruko kaleetako batean egingo dute.

2013ko ekainaren 26a
16:12
Entzun

2008ko Sanferminetan hil zuten Nagore Laffage gaztea, eta antzezlan bat prestatu dute haren omenez. Uztailaren 3an arratsaldeko zazpietan ziren antzeztekoak, Iruñeko Estafeta kalean. Hala egiteko baimena ukatu egin zien, ordea, Enrique Maia Iruñeko alkateak.

Gaur 14:00etan bild dira Maia bera, antzezlanaren egileak eta Asun Casasola, Laffage zenaren ama. Bileratik baikor atera dira. "Alkatea konturatu da gaizki egin zuela, eta negoziatzeko borondatea izan du", azaldu du Tere Saezek, Astelehen Lilak ekimeneko ordezkariak. Alkateak jakinarazi dienez Estafeta kalean egitea ezinezkoa da. "Ulertu ditugu arrazoiak. Egun horretan jende eta ibilgailu ugari ibiliko dira kale horretatik, eta arazoak izan daitezke".

Inguruko kaleetako batean egitea proposatu die. "Besteak beste, Gazteluko plazan egiteko aukera aztertu da, eta ez zaigu txarra iruditzen". Aurreikusi baino ordu erdi lehenago egin beharko dute. Gaur jakingo da behin betiko erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.